Irubi Tailerretan, zure ibilgailuaren osagai mekaniko eta elektrikoen diagnostikoaz, konponketaz eta mantentzeaz arduratzen gara.
Zure autoaren funtzionamendu egokia eta segurtasuna ziurtatzen ditugu.

Mekanika orokorra
Oiartzungo Irubi marka anitzeko tailerretan, zure ibilgailuaren piezak mantentzen eta konpontzen ditugu.
Hala motelgailuak, bateriak, iragazkiak, pneumatikoak, balaztak eta abar aldatu nola balaztatze-sistema, esekidurasistema, motorrarena eta abar konpondu.
Diagnostiko-ekipamenduak eta tresna espezializatuak erabiltzen ditugu zure autoaren matxurak topatzeko eta konpontzeko.


Diagnostikoa
Irubi Tailerretan darabilgun diagnostiko-prozesuak osagaien akatsak edo arazoak detektatzen ditu, hala nola motorrarenak, balaztenak edo airbagenak, eta zure ibilgailua konpontzeko informazio zehatza eskaintzen du.
Azterketa digitalaren bidez, autoaren sistema elektronikoak eskaneatzen ditugu errore-datuak edo -kodeak biltzeko, eta informazio hori arazoaren arrazoia ezagutzeko eta akatsa konpontzeko interpretatzen dugu.


IAT aurrekoa
Gure tailerrean egiten dugun IAT aurreko azterketari esker, ibilgailuen azterketa teknikoa lehenengoan gainditzea ziurtatzen dugu, zure autoak izan ditzakeen akatsak topatzen eta zuzentzen baititugu.
Funtsezko elementuak egiaztatzen ditugu: argiak, pneumatikoak, balaztak, olio-mailak, direkzioa, esekidura, gasen neurketa eta ihes-sistema, besteak beste.
Konpondu zure ibilgailuaren arazoak Irubi Tailerretan, IAT egitera joan aurretik, behar bezala dabilela ziurtatzeko.


Aire girotua
Autoaren aire girotua ibilgailu barruko airea hozteko, arazteko eta iragazteko beharrezkoa mekanismoa da.
Irubi Tailerretan, aire girotuko sistemaren osagaiak zaintzen ditugu, hau da, konpresorea, kondentsadorea, espantsiobalbula eta lurrungailua egoera ezin hobean egotea aire hotza aireztapen-hodietan zehar banatzeko.
Egin hozgarri-aldaketa Irubi tailer mekanikoan, dei iezaguzu!


Esekidurak
Bermatu zure ibilgailuaren kontrola Irubi Tailerretako gure mekanikari profesionalek berrikusitako esekidura-sistemaren bidez.
Esekidura egokiak bidearen inpaktuak xurgatu, erosotasunez gidatu eta zure autoaren egonkortasuna ziurtatu ahal izatea bermatzen du.
Oiartzungo Irubi tailer mekanikoan, motelgailuak, malgukiak eta egonkortzeko barrak egoera onean daudela egiaztatzen dugu, bidaia eroso eta segurua ziurtatzeko.


Direkzioak
Irubi Tailerretan, zure autoaren direkzio-sistema egoera bikainean mantentzeaz arduratzen gara, errepideko ibilbidea ezin hobeto kontrolatzeko.
Zure ibilgailuaren direkzio lagunduak sistema hidraulikoa zein elektrikoa erabili, Oiartzungo Irubi tailer mekanikoan haren edozein matxura konpontzen dugu.
Hobetu egonkortasuna, segurtasuna eta erosotasuna autoa gidatzean eta aparkatzean direkzio-sistema ezin hobeaz.


Pneumatikoak
Irubi Tailerretan eskaintzen dugun pneumatiko-zerbitzua oso profesionala da. Kalitatezko eta iraunkortasun handiko pneumatikoak darabiltzagu.
Pneumatikoak beren hagunetan muntatzen ditugu, baita orekatu ere, gurpilen lerrokadura eta kulunka aztertuz.
Pneumatikoak orekatzeko prozesuak egonkortasunez eta leuntasunez gidatzea ziurtatzen du, eta bai pneumatikoaren bai ibilgailuaren balio-bizitza luzatzen du.


Olio-aldaketa
Oiartzungo Irubi tailer mekanikoan, olioa aldian-aldian aldatzen dugu motorra behar bezala lubrifikatuta, babestuta eta hoztuta egoteko.
Erabilitako olioa kalitatezko olio berriarekin ordezten dugu, dela olio mineralarekin, dela sintetikoarekin edo erdisintetikoarekin, zure ibilgailuaren motor-motaren arabera, lubrifikazio, babes eta errendimendu bikaina lortzeko.
Utzi zure autoa Irubi Tailerren esku olioa eta iragazkiak aldatzeko.


Enbrageak
Zure autoaren enbrage-sistema berrikusi eta egoera hobezinean mantendu behar da martxa-aldaketa eta ibilgailuaren abiadura eskuz kontrolatzeko.
Zure ibilgailuaren enbragearen balio-bizitza beharrezko gidatze-motaren araberakoa da, neurri handi batean. Nagusiki hirian gidatuz gero, gehiago higatzeko joera izango du, etengabeko geldialdi eta abiatzeen ondorioz; gehienbat errepidean gidatuz gero, aldiz, zure enbrageak askoz gehiago iraun dezake.


Balaztak
Zure ibilgailuaren balaztatze-sistemaren mantentze ezin hobea funtsezkoa da gidatzean segurtasuna bermatzeko.
Oiartzungo Irubi Tailerretan, balazten osagai guztiak aztertzen ditugu, alegia, balazta-pedala, balazta-likidoa, pastillak, diskoak eta serbofrenoa, balaztatzearen eraginkortasuna bikaina izan dadin.
Balazta-likidoaren maila aldian-aldian aztertzen dugu balaztatze-sistema segurua lortzeko.


Bateriak
Oiartzungo Irubi Tailerretan, kalitate handiko bateriak darabiltzagu motorra ondo abiarazteko eta ibilgailuaren sistema elektrikoak elikatzeko.
Gure mekanikariek zure autoaren bateria behar bezala dagoela ziurtatzen dute, korrosioaren borneak garbituz eta, bibrazioak saihesteko, ondo eutsita mantenduz.
Zure autoaren motorrak denbora behar badu abiatzeko edo ezohiko soinuren bat egiten badu, edo faroen eta taularen argia ahula bada, etorri Irubi tailer mekanikora zure autoaren bateria aztertzera.


Banaketak
Irubiko Tailerretako mekanikari profesionalak zure autoaren motorra sinkronizatzeko sistemak egokiro mantentzeaz arduratzen dira.
Zure ibilgailuaren pisu-oreka, maneiua eta errendimendua autoaren banaketen araberakoak dira.
Fida zaitez Irubi tailer mekanikoaz zure autoaren banaketaren eraginkortasunari eusteko.


Argien leunketa
Argien leunketa haietan izaten diren opakutasuna, zikinkeria eta harramazkak desagerrarazteko teknika da.
Hobetu zure autoaren ikuspena Oiartzungo Irubi tailer mekanikoan argien leunketarako mantentze-zerbitzuaz.
Argien leunketak segurtasun handiagoa ematen du gauez gidatzean, bai eta zure autoaren estetika zainduagoa ere.


3D direkzioaren lerrokadura
Oiartzungo Irubi Tailerretan darabilgun 3D direkzioaren lerrokadura ibilgailuaren gurpilen posizioa neurtzeko eta doitzeko teknika aurreratua da, 3 dimentsioko sistema baten bidez eta bereizmen handiko kamerak erabiliz.
Prozesu honek gurpilen angeluak zehaztasun handiz zuzentzen dituenez, pneumatikoen higadura optimizatu eta egonkortasuna hobetzen du; ondorioz, desplazamendu suabea ziurtatu eta pneumatikoen higadura irregularra saihesten du.


Marka anitzeko tailerra
Oiartzungo Irubi tailer mekanikoa marka anitzeko tailerra da, askotariko auto-marken eta -modeloen konponketan eta mantentzean espezializatua.
Zerbitzu integrala eskaintzen dugu, hala autoaren mantentze prebentiboa nola ohiko konponketa mekanikoak edo konplexuak.
Gure mekanikariek hainbat fabrikatzaileren ibilgailuen arazoak konpon ditzakete.
